image-slider

ZER DA BASQUE CONSORTIUM?

Erakunde publiko eta pribatuek elkarlanean aritu ahal izateko plataforma da Basque Consortium. Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Merkataritza Ganberek sortu dute, eta Euskadin enpresen nazioartekotzea sustatzen duten eragileen helburuak, lehentasunak, ekintzak eta beharrak koordinatzen ditu.

mapa_colores_spri

Basque Consortium-en ekintza eginkizun hauetara bideratuta dago:

(1)
Euskadiko nazioartekotzearen eragile publikoei aholku eman nazioartekotzea sustatzearen arloan.
(2)
Bere eskumenen esparruan, Euskadiko beste administrazio eta erakunde publiko nahiz pribatu batzuekin koordinatuta eta elkarlanean aritu.
(3)
Euskal enpresentzako prestakuntza, informazio eta aholkularitza zerbitzuak diseinatu, haien nazioartekotze-maila hobetzeko.
(4)
Nazioartekotzea sustatzeko eta kanpo-inbertsioa erakartzeko laguntzen eta diru-laguntzen programak eta gainerako ekimenak lerrokatu.
(5)
Nazioartekotzearen Euskal Partzuergoaren kanpo zerbitzuak (SPRI sarea) modu partekatuan erabil daitezen sustatu, kanpo-merkatuetako elementu iraunkor gisa.
(6)
Dagokion politika publikoa eta haren eragina aldizka ebaluatu, baita darabiltzan tresnak eta programak ere.

deskargatu gida

Deskargatu gida

osatzen dute

Osatzen dute:

Logo camara de gipuzkoa
arabako ganbera
logo eusko jaurlaritza
Arabako Foru Aldundia
Logo Bizkaia
Gipuzkoako Foru Aldundia

Comments are closed.